Mozorro eguneko karpak antolatzeko bilera deialdia

GITB 2024ko api. 23a, 12:06
Irudia: Beasaingo Udala

Beasaingo Lointaz Jaietako mozorro egunean kaleetan zehar ipintzen diren karpen antolakuntzarako bilera deialdia zabaldu du Udalak

Bertan dira Beasaingo Loinatz Jaiak eta urtero moduan mozorro egunean kalean jaimak ipintzeko aukera ematen du Udalak. Hau posible izateko eta ordena bat jarraitu ahal izateko, Udala gazte-taldeekin bilduko da: 'Bileran azken urteetan gazte eta udal arduradunen artean adostutako arauak eta neurriak gogora ekarri eta izango diren eskaeren arabera, jaimen kokapena nola egin erabakiko da.'

Gai nagusiak, ordutegia, izen ematea, argindarra, kokapenaren zozketa, errekaren garbiketa eta musikaren bolumena izango dira. Bilera apirilaren 24ean, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan egingo da batzar aretoan.

Egin zaitez Komunitateko kide eta eman zure ekitaldien berri!

Argazkiak, artikuluak, hitzorduak, agenda ekitaldiak, eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango duzu webgunera.


KOMUNITATEA