"Eragiyok" abesbatzak euskal musikako emanaldia eskaini zuen Gabirian, udaberrian zehar Udalak antolatzen dituen kultura ekitaldien barruan. Berezia izan zen herrian eskaini zuten kontzertua, izan ere Valentin Larrea gabiriarraren musika izan zen saioaren protagonista nagusietako bat.
Ahots grabeen abesbatza hau, 2018an sortu zen eta bere errepertorioan arreta berezia jartzen diote euskal musikagile nagusiek sortutako folkloreari eta eliz-musikari.