Frantziako Tour-a Goierrin!

GITB 2023ko eka. 2a, 12:55

Frantziako Tourra Goierritik igaroko da uztailaren 2an eta honen harira Goiturrek promozio bideo bat egin nahi izan du Perico Delgado esatariarekin batera.

Goierri Telebistako lantaldeak izan du bideo hau grabatu eta editatzeko ardura. Bertan, Goierriko hainbat herritako paisaiak eta txokoak ikus daitezke. Aztiria, Zerain, Segura, Beasain, Ordizia edota Zaldibiako bideetan barrena, txirrindulariek uztailaren 2an egingo duten ibilbidea egin genuen Perico Delgado eta Goiturreko Ion Ubiderekin.

Egin zaitez Komunitateko kide eta eman zure ekitaldien berri!

Argazkiak, artikuluak, hitzorduak, agenda ekitaldiak, eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango duzu webgunera.


KOMUNITATEA