Saio Bereziak

Saretzen - Banketxeak

GITB 2024ko mar. 16a, 12:00

Digitalizazioaren aroan gaudela oso nabaria da banketxeen munduan. 2008tik hona bulegoak ixten joan dira entitate gehienak: Goierrin 38 bulego zeuden guztira 2008n, Espainiako Bankuaren arabera. 2023n, aldiz, 26 ziren.

Datuei tira eginez banketxeetako bulego kopuruaren bilakaera aztertu dugu. Honek biztanleengan eta entitateengan beraiengan izan duen eragina ezagutu nahi izan dugu ondoren.

Egin zaitez Komunitateko kide eta eman zure ekitaldien berri!

Argazkiak, artikuluak, hitzorduak, agenda ekitaldiak, eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango duzu webgunera.


KOMUNITATEA