Gazta Azoka: Artzaintza mundua ezagutu, gazta balioan jartzeko

GITB 2024ko mai. 6a, 15:12

Gaztañaditxuloko gaztak irabazi zuen Gazta Azokako txapelketa herrikoia

Gazta Azoka ospatu da Idiazabalen asteburuan eta salmenta postuez gain, gaztarekin lotutako hainbat ekintza egin dira. Igandean bereziki, jende asko gerturatu zen.
Gazta balioan jartzea da helburu nagusia eta horretarako, produktu bera erakusteaz gain, atzetik duen lana azpimarratu nahi da. Horregatik, gazta egiteko prozesua bertatik bertara erakutsi dute artzaiek. Horrela, Ander Barandiaranek plazara atera zuen bere eguneroko lana eta Aranburu gaztandegiko Maria Angeles Iñurrategik gazta nola ketu erakutsi zuen.
Gazta egiteko eta ketzeko prozesua ikasi ondoren produktu bera dastatu eta baloratzeko aukera izan zuten herritarrek. Izan ere, Idiazabal gazta txapelketa herrikoian beraiek dira epaileak. Aurten 13 gazta aurkeztu dira eta horien artean, herritarrek Gaztañaditxuloko gazta aukeratu zuten. 
Urtero artzai bat omentzen da Gazta Azokan eta aurten Ixidro Sukia izan da aukeratua. Sukia Bordaberri baserriko artzain familia bateko hirugarren belaunaldia da eta bizitza osoa gaztagintzan aritu ostean, 2019an erretiroa hartu zuen. 

Egin zaitez Komunitateko kide eta eman zure ekitaldien berri!

Argazkiak, artikuluak, hitzorduak, agenda ekitaldiak, eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango duzu webgunera.


KOMUNITATEA