Munduko Bankuari Ez! Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu.

Atzo hasi zen Munduko Bankuaren urteroko Innovate4Climate konferentzia Barakaldon, BECen; “finantzaketa klimatikoa, inbertsio klimatikoa eta merkatu klimatikoak" hizpide dituen mundu mailako goi-bilera. Horren harira, Munduko Bankuari ezetz esateko eta "kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatzera" deitzeko, mobilizazio batera deitu zuten Euskal Herriko hainbat taldek, eta bertan izan ginen tokian tokiko Kontseilu Sozialistak.

Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Funtsa (FMI) edo Munduko Merkataratiza Erakundea (OMC) bezela, oligarka finantziero internazionalaren interesak bermatzeko ahalbidetzen dituen instituzioetako bat da, bertan bere intereseko politikak aurrera eramanez. Oligarka horiek, instituzio naiz banku zentralen bitartez, langile klasearen pobretzea ahalbidetzen dituzten politikak bultzatzen dituzte, horren adibide dira: soldaten jatsiera orokorra, zorpetze masiboa eta zerbitzu publikoen desegitea.

Gaur egun krisi klimatikoaren gaia pil-piliean dago, baina argi izan behar da larrialdi klimatikoa negozio eta merkatu berriak zabaltzeko aukera bat bezela ikusten dutela oligarka finantzieroek, esate baterako: energia berriztagarrien merkatua, inguru naturalak suntsitzen dituzten makroproiektuak, energia-iturri berrien bilaketa, klima aldaketak kolpatutako lurralde txiroen berreraikuntza eta abar. Beraiek hitzematen duten transizio ekologikoaren fartsa, haien irabazi kapitalistak ziurtatzeko eta metaketa-dinamika berraktibatzeko saiakera bat besterik ez da. Hala ere, azaleratzekoa da gizarte-antolaketa kapitalista dela krisi horren jatorria, berezkoa bazaio sistema ekonomiko kapitalistari ekoizpen irrazional eta etengabekoa. Oligarka finantzieroa, metaketa kapitalistaren dinamika zuzentzen duen agente aktibo gisa, larrialdi klimatikoaren erantzule zuzena da, eta konponbidea ez da inola ere etorriko hark gidatutako ustezko politika jasangarrien eskutik.

Egungo politika parlamentarioetako alderdiek oligarka fintantzarioak zehatzutako mugen barruan garatzen dituzten haien programak, eta ondorioz, haien aginduak gauzatzera mugatzen dira. Politika ekologista aktualak, gizarte-eredu kapitalistaren baitan, ezin dute oligarken esanetatik at jardun, eta larrialdi klimatikoa bera eragin duen orden soziala erreproduzitu besterik ez dute egiten. Ondorioz, argi daukagu, ezinbestekoa da kapitalismoarekin bukatzea; hau da, merkatuaren agintetik at ekoizpena antolatzea eta, lehengaien erabilera jasangarria eta ingurugiroarekin
harreman orekatua gauzatzea ahalbidetuko duen gizartea eraikitzea. Horretarako,
beharrezkoa da langileok oligarken botereari aurre egitea eta antolatzea,
ekoizpen-baliabideen kontrola interes berekoi eta pribatuen baitakoa izan beharrean, interes sozial orokorren araberakoa izan dadin.

Oligarkia finantzarioaren instituzioen eta eliteen diskurso ekologisten aurka, langile antolakuntza!

Egin zaitez Komunitateko kide eta eman zure ekitaldien berri!

Argazkiak, artikuluak, hitzorduak, agenda ekitaldiak, eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango duzu webgunera.


KOMUNITATEA