"Dantzatzen duen herria ez da sekula hilko" - Ostadar Dantza Taldearen urteroko Gabonetako emanaldia datorren abenduaren 23an

Euskal Herrian barrena bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu, dantza-lagun berriekin eta gonbidatu bereziekin batera. Hitzordua datorren larunbatean, abenduaren 23an, Beasaingo Usurbe Antzokian izango da, 19:30ean

Urtero bezala, aurten ere ostadar bat loratu nahi dugu Beasaingo Eguberriak alaitzeko. Datorren larunbatean, abenduak 23, urteroko Gabonetako dantza-emanaldia eskainiko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Aurtengo emanaldian, ohiko legez, Euskal Herrian zehar bidaiatuko dugu gure lurraldean barrena aurki ditzakegun dantza, jantzi eta doinuen aniztasuna erakutsiz.

Eta aurtengoa, gainera, berezia izango da, dantza-lagun berriak izateaz gain, gonbidatu bereziren bat ere izango dugulako gure artean. Nortzuk izango ote dira? Anima zaitezte hilaren 23an Beasaingo Usurbe Antzokira eta hortxe jakingo duzue erantzuna.

Urtero bezalaxe, maitasun eta mimo handiz prestatzen ari gara urteroko gure zita garrantzitsu hau. Beasaindar, goierritar zein dantzazale guztiak bertara gonbidatzen zaituztegu. Zuen zain izango gaituzue.

Dantzatzen duen herria ez da sekula hilko

Egin zaitez Komunitateko kide eta eman zure ekitaldien berri!

Argazkiak, artikuluak, hitzorduak, agenda ekitaldiak, eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango duzu webgunera.


KOMUNITATEA