Jabier Ormazabalen Oroimenezkoa, igande arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Segurako Txirrindulari Elkartea 2024ko api. 24a, 10:21

Segurako txirrindulari Elkarteak 2024an antolatzen duen hirugarren proban Kadete mailako ziklistak elkartuko dira. Santikutzen bueltan egin ohi den lasterketa Germanenean hasi eta bukatuko da. Beheko Barrioko karrerak 50. edizioa osatuko du aurten.

Karrera igande arratsaldean jokatuko da, 58,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek.   16:00etan hasiko da lasterketa eta aurreikuspenen arabera 17:40 aldera amaituko da. Ibilbideari dagokionean, Seguratik Zegamara joan-etorria egingo dute txirrindulariek lasterketaren hasieran, ondoren Iurre aldera joango dira eta bertatik Ormaiztegira. Gabiriako bide zaharretik joan eta berritik itzuliko dira berriz Ormaiztegira eta bertatik berriz ere Segurara. Lasterketaren bigarren zatia gogorragoa izango da, berriz ere Iurretik barrena Ormaiztegira joko du pelotoiak eta azken kilometroenetan Liernia eta Zerain igo beharko dituzte parte hartzaileek. Lierniko mendatea helmugatik  11,5 kilometrora igaroko dute eta Zeraingoa 4,5era. 

Segurako Txirrindulari Elkarteak proba hau egiteko 50  boluntario inguru beharko ditu. Lasterketa egunean bidegurutzeak zaintzeko prest dagoenak elkarteko kideengana jo beharko du. Elkarteak proba hau antolatzen  laguntzen duen norbanako oro nahiz babesleak eskertu nahi ditu.

Egin zaitez Komunitateko kide eta eman zure ekitaldien berri!

Argazkiak, artikuluak, hitzorduak, agenda ekitaldiak, eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango duzu webgunera.


KOMUNITATEA