Lazkaoko udal kiroldegiak ordutegi berezia izango du San Prudentzio Jaietan

GITB 2024ko api. 24a, 18:25

Itxita egongo da apirilaren 29an eta maiatzaren 1ean.

San Prudentzio jaiak direla eta, ordutegi berezia izango du kiroldegiak datorren astean. Bi egunetan, apirilaren 29an eta maiatzaren 1ean itxita egongo da. 

Gainera, kiroldegiak ordutegi berezia izango du apirilaren 30ean: goizeko 7:00etatik eguerdiko 13:30era egongo da irekita.

Zerbitzuaren jarraipena bermatzeko, Ordiziako Majori kiroldegia erabilgarri izango dute Lazkaoko bazkideek astelehen eta asteartean, apirilaren 29 eta 30ean, arratsaldez.

Egin zaitez Komunitateko kide eta eman zure ekitaldien berri!

Argazkiak, artikuluak, hitzorduak, agenda ekitaldiak, eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango duzu webgunera.


KOMUNITATEA