San Pedro egun polita izango dute aurretik. Txerriaren jaitsieraren ondoren, 14:30ean paella jan eta bazkal ondoren Aritz Alustizak eta Mireia Ibabek alaituko dute giroa.
18:30ean XXIV. Patata Tortila Lehiaketa egingo dute eta 20:00etan Toka lehiaketa. Iluntzean, Aritz Alustizak eta Mireia Ibabek alaituko dute giroa berriro.
Mutiloako udalak egitarau osoa partekatu du bere webgunean:
2004tik gaur arte, Goierri Telebistak Mutiloako jaietako hainbat momentu pilatu ditu MUTILOAKO FESTAK BEREZIAN. Gozatu!