"Martxoak 3" elkarteak eta Ordiziako udalak 1976. urtean Gasteizen gertatu zen sarraskiari buruzko erakusketa prestatu dute. Urte hartan, 5 langile hil eta 100 baino gehiago zaurituak izan ziren poliziak egindako tiroen ondorioz.
Maiatzaren 10 arte egongo da ikusgai erakusketa, gainera, elkarteko kide batzuk hitzaldi bat emango dute maiatzaren 6an goizeko 11:30etan Barrena jauregian.